III. ESTATU MAILAKO FISIOTERAPIA JARDUNALDIAK LEHEN MAILAKO ARRETA ETA ARRETA KOMUNITARIOAN

Fisioterapiarik sendoena gizartean lurreratzen
Bilbo, 2022ko maiatzaren 7an eta 8an

Lehen mailako arretako Fisioterapia Osasun Sistema Nazionalean gainditu gabeko irakasgaietako bat da, eta premia hori nabarmenagoa bihurtu da pandemiaren testuinguruan.

Lurralde‑aniztasunak autonomia-erkidego bakoitzeko asistentzia egokitzea dakar, eta Fisioterapiaren hiru hamarkada hauetan, Lehen mailako arretan, asmatze eta akats asko egon dira, eta horiek ikusaraztea komeni da XXI. mendeko fisioterapiari hobeto aurre egiteko. Oso proposamen interesgarriak ditugu autonomia-erkidegoetan, eta asko ikas dezakegu elkarrengandik, gure erronkei hobeto aurre egiteko.

Hauek dira lehen mailako arretako fisioterapeuten ratioak biztanleko, Osasun Ministerioaren 2019ko Lehen Mailako Arretako Informazio Sistemaren datuen arabera. World Physiotherapyren arabera, 1.400 biztanleko fisioterapeuta bat da ratio egokia. Zifra horietatik oso urrun gaude.

Bidaia orok maleta bat behar du

Jardunaldi hauek plazer bidaia bati ekiten diogun gogo berberaz hartzen ditugu. Desio bat, asmo bat eta funtsezko arreta-esparru bati, hau da, fisioterapia eta gure kolektibo profesionala lehen mailako arretaren esparruan integratzeari eta erabat garatzeari eztabaidaezineko garrantzia ematea; proiektua eta eskaria, zeinari Euskadin denbora luzeegian, zoritxarrez, jaramonik egin ez zaion, eta zeinaren hasierako esperientzia mundu mailako pandemia larri batean murgiltzeak murriztu duen.

Asmo handiko jardunaldi hauek, bidaia on guztiek bezala, maleta behar dute. Gaur egungo maleta bat, XXI. mendekoa; maleta sendo, arin eta mugitzen ari dena; espazio hartzaile bat, ezinbesteko ekipajeak okupatzeko zain dagoena; duela urte batzuk hasiera eman zioten ikaskideen ezagutzaz eta esperientziaz betetako ekipajea. Guretzat erreferentzia baliotsua izango da ezinbestekoa dena hartzeko eta beharrezkoa ez dena alde batera uzteko.

 Gure Jorge Oteiza maitearen “kutxa hutsetan” bezala, “bere forma ez da hartzen duen espazioa bezain adierazgarria; bere ikuslearekiko harremanari harrera egiten dion espazioa da”.

Gurekin bidaiatzera eta gure ekipajea ezagutzera gonbidatzen zaitugu.

Gurekin egongo direnak

Montserrat Inglés Novell

  • Fisioterapian diplomatua (UAB), 1992an. Doktorea Kataluniako Nazioarteko Unibertsitateko (UIC) Medikuntza Sailean. Masterra Zuzendaritza, lidergo eta balioetan, Zuzendaritza Garapeneko Zentroan (ESADE); Masterra Enpresen kudeaketan (URV); Masterra Lehen Mailako Arretako kudeaketa klinikoan eta asistentzialean (UB).
  • Institut Català de la Salut institutuko Lehen Mailako Arretako fisioterapeuta. Tarragona i Terres de l’Ebre eremuko Fisioterapia eta Errehabilitazio Unitateko asistentzia‑zuzendari ohia . Institut Català de la Salut (ICS) y Gestió i Prestació de Serveis de Salut (GIPSS).
  • Lan kontratudun irakasle elkartu medikoa 12 orduz Universitat Rovira i Virgilin. Facultat de Medicina i Ciències de la Salut. Departament de Medicina i Cirurgia.
  • Fisioterapeuten Espainiako Elkartearen (AEF) Lehen Mailako Arretako eta Osasun Komunitarioko Fisioterapeuten Espainiako Elkartea (AEF‑APySC) eskumendeko sozietateko presidentea.

Carmen Secades Muñiz

  • Fisioterapiako diplomatua Oviedoko Unibertsitatean, 2004an, eta, ondoren, egresatua Salamancako Unibertsitatean, 2017an.
  • Masterra Osasun Administrazioan Osasun Eskola Nazionalean (Carlos III).
  • 15 urte baino gehiagoko esperientzia klinikoa Lehen Mailako Arretako fisioterapeuta‑lanetan Kantabriako Osasun Zerbitzuan (SCS). Duela urtebetetik, SCSko Lehen Mailako Arretako Gerentziako Prestakuntza, Ikerketa eta Kalitateko Unitateko lanbide anitzeko taldean dago.

Guillermo Bilbao Ogando

  • Fisioterapeuta 2001etik, Vigoko Unibertsitatean. Lan klinikoa 18 urtez bete zuen Salnés‑ko Eskualde Ospitalean (Servizo Galego de Saúde), gaitz muskuloeskeletikoak lantzen. Praktika klinikoen irakasle elkartua 2003tik gaur egun arte, Vigoko Unibertsitateko Fisioterapia Fakultatean.
  • Lehen Mailako Arretako fisioterapiaren ahalmenarekin konprometitua, duela 2 urte baino gehiagotik hona, lan klinikoarekin dihardu Saude Tenorio zentroan (Servizo Galego de Saúde) Lehen Mailako Arretako Fisioterapia Unitatean.
  • Egiaztatua Maitland Kontzeptuan oinarritutako fisioterapia neuro‑muskuloeskeletikoaren graduondoko hezkuntzako IMTA programan. Nazioarteko egiaztagiria Mulligan (Certified Mulligan Practitioner CMP) kontzeptuan
  • Sociedade Galega de Fisioterapeutas (SOGAFI) sozietateko kidea

Verónica Casado Vicente

  • Espezialista Familiako eta Komunitateko Medikuntzan. Doktorea Medikuntzan eta Kirurgian (MD, PhD).
  • Aditua osasungintzako plangintzan, prestakuntza medikoan eta Lehen Mailako Arretan.
  • Familia‑medikua eta unibertsitateko irakaslea eta prestakuntza espezializatuko irakaslea.
  • Familiako eta Komunitateko Medikuntzako Batzorde Nazionaleko presidente ohia.
  • Osasun Zientzietako Espezialitateen Kontseilu Nazionaleko presidenteorde ohia.
  • 4 urteko espezialitatearen programa prestatzeko lana zuzendu zuen, lehendabizikoa Espainian gaitasunetan oinarritua, eta gaur egun, oraindik, indarrean dago.
  • Bere liburuen artean honako hauek nabarmendu behar dira: ‘Tratado de Medicina Familiar y Comunitaria’ (2 edizio) eta ‘Exploración física basada en los síntomas, la persona y la evidencia’ (2 edizio) eta zabalkunderako bi liburu (azkena ‘Las reglas de la salud’). 19 urtez Osasun Komunitarioko Jardunbideen Europako Idazkaritzako presidentea, 6 urtez socaleMFyC‑ko (Familiako eta Komunitateko Medikuntzako Gaztela eta Leongo Sozietatea) presidentea.
  • semFYC ‑eko Espainiako Familia Medikuntzako Akademiako (AMFE) presidentea, 2019ra arte.
  • Nazio‑ eta nazioarte‑mailako batzorde tekniko ugariko kidea.
  • OMEko, Eurosocialeko eta hainbat unibertsitate, ministerio eta Iberoamerikako zientzia‑sozietatetako aldi baterako aholkularia.
  • Sari ugari jaso ditu irakaskuntzan, unibertsitatean, asistentzian eta kudeaketan eginiko lanagatik. Nabarmentzekoa da “5 Star Doctor” Asistentziaren Bikaintasunerako saria. WONCA Europa 2017, WONCA CIMF 2018 eta Munduko WONCA 2018.
  • Gaztela eta Leongo Juntako Osasuneko kontseilaria izan da, 2019ko uztailaren 17tik 2021eko abenduaren 21era.

Ana Celia Ramos Mateos

  • 20 urte baino gehiagoko lanbide‑ibilbidea du, bai eremu pribatuan, bai publikoan.
  • Praktiken tutorea Arabako Unibertsitate Ospitalean.
  • Gaur egun, Lehen Mailako Arretako fisioterapia‑proiektuko buru da ARABAKO ESIan.

Lola Luengo

  • Fisioterapiako diplomatua Salamancako Unibertsitatean (USAL), 1. promoziokoa (1988‑1991)
  • Fisioterapiako graduduna USALen (2011‑2012), “Perfil Profesional, Fisioterapeuta de Atención Primaria” GRALen Bikain lortu zuen.
  • SACYLeko fisioterapeuta 1992tik, Salamancako Arloko Lehen Mailako Arretako Fisioterapiako arduraduna.
  • USALeko Erizaintza eta Fisioterapia Fakultateko irakasle elkartua.
  • CPFCYLko Lehen Mailako Arretako koordinatzailea eta AEFAPYSCko kidea.

Unai Martin Roncero

  • Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea
  • Osasunaren Gizarte Determinatzaile eta Aldaketa Demografikoari buruzko Ikerketa Taldeko kidea

Marta Jiménez Carrillo

  • Familiako eta Komunitateko Medikuntzako mediku espezialista
  • Osasuneko eta Lehen Mailako Arretako gizarte‑desberdintasunen inguruko ikertzailea Espainian eta Latinoamerikan
  • OPIK‑ Osasunaren Gizarte Determinatzaile eta Aldaketa Demografikoari buruzko Ikerketa Taldeko kidea (Euskal Herriko Unibertsitatea)

Federico Montero Cuadrado

  • Fisioterapiako doktorea Salamancako Unibertsitatean
  • Master ofiziala gaixo onkologikoaren euskarri‑tratamenduan eta zainketa aringarrietan
  • Aditua Osasun Zientzietako ikerketa‑metodologian
  • Fisioterapiako Graduko irakaslea Uemc‑n, Valladoliden
  • Graduondoko irakaslea: EU Gimbernat, Onceren Unibertsitate Eskola eta Extremadurako Unibertsitatea
  • Fisioterapeuta Lehen Mailako Arretan min kronikorako Aurre Egiteko Estrategien Unitatean, Sacylen, Miguel Ángel Galán Martín
  • Sefid‑eko gobernu‑batzarreko kidea
  • Ikertzailea neurozientziarekin, ariketa terapeutikoarekin eta min kronikoa duten pertsonen bizi‑kalitatearekin zerikusia duten zenbait ikerketa‑proiektutan

Luis Espejo Antúnez

  • Fisioterapeuta
  • Irakaslea eta ikertzailea Extremadurako Unibertsitateko Terapeutika Mediko‑Kirurgikoko Sailean
  • Ext‑Health proiektuaren koordinatzaile arduraduna. Osasun Aktiboko Hezkuntza
  • Gaur egun, bere interes‑ildoek min iraunkorra duten pazienteen balioespena eta tratamendua dituzte ardatz, bai eta esku hartzeko programa komunitarioen diseinua ere

Paula Begoña Areso Bóveda

  • Fisioterapeuta 1992tik, Zaragozako Unibertsitatean
  • Lan‑jarduera osasun publikoan egin dut; ospitaleko arretan hasi nintzen, eta laster joan nintzen Lehen Mailako Arretara, eta bertan jarraitzen dut gaur egun, Sacyl‑en, Burgos hirian
  • Sacyl‑en Lehen Mailako Arretako Fisioterapiako protokoloak sortzen parte hartu dut, 2005etik 2018ra eta eguneroko praktika klinikoan
  • Fibromialgiari eta min kronikoari neurozientziatik eta modu aktiboan aurre egiteko interesa du
  • Lehen Mailako Arretan lan egiten dut, Fisioterapiak osasunaren arloko hezkuntzan, prebentzioan, sustapenean eta errehabilitazioan dakartzan aukeretan uste osoa dudalako eta oso zalea naizelako

José Ramón Saiz Llamosas

  • Fisioterapiako unibertsitate‑diplomatua. Soriako Unibertsitate Eskola. Valladolideko Unibertsitatea (1995‑1998)
  • Masterra Ikerketa Biomedikoan. Valladolideko Unibertsitatea (2010)
  • Doktorea Osasun Zientzietako ikerketan. Valladolideko Unibertsitatea (2012)
  • Lehen Mailako Arretako fisioterapeuta Valladolid Mendebaldeko Osasun Arloan. Gaztela eta Leongo osasun‑zerbitzua (SACYL), 2002tik gaur egun arte
  • Osasun Zientzietako irakasle elkartua Soriako Fisioterapiako Fakultatean. Valladolideko Unibertsitatea. 2018‑2019, 2020‑2021, 2021‑2022 ikasturteak
  • Lehen Mailako Arretako eta Osasun Komunitarioko Fisioterapeuten Espainiako Elkarteko (AEF‑APySC) kidea.
  • Gaztela eta Leongo Osasun Sistemako zenbait lantaldetako kidea; fisioterapeuta‑profila Lanbide Karrerarako, hauskortasunaren ondoriozko Hausturak Prebenitzeko Asistentzia Prozesu Integraturako, Lehen Mailako Arretako fisioterapia‑protokoloak eguneratzeko, zerbitzu‑zorroa eguneratzeko
  • Ikerketa‑eremuan, zenbait gairen inguruko artikulu eta liburu‑artikuluren egile da, besteak beste: erortzeen intzidentzia, orekaren eta mugikortasunaren hobekuntza, adinekoetan bizi‑kalitatearen hobekuntza eta erortzeen prebentzioa. Erortzeen Prebentzioaren, Orekaren eta Mugikortasunaren Protokoloaren egile nagusia (SACYL), Hauskortasunaren ondoriozko Hausturak Prebenitzeko Asistentzia Prozesu Integratuaren egilekidea (SACYL)
  • Mugikortasunaren, orekaren, bizi‑kalitatearen eta adinekoen erortzeen prebentzioaren inguruko zabalkunde oparoa egin dut, nazio‑ eta eskualde‑mailako biltzar eta jardunaldietako hitzaldi eta tailerren bidez. Baita irakaskuntzaren bidez ere, honako hauetan: fisioterapeuten ikastaroak; SACYLen Gaztela eta Leongo Lehen Mailako Arretako gerentziak (10 edizio); Gaztela eta Leongo Fisioterapeuten Elkargo Profesionaleko ikastaroetan (CPFCYL) (13 edizio). Fisioterapian Ariketa Terapeutikoko eguneratze‑ikastaroa, 1. edizioa (zati praktikoa). CPFCYLen “Ariketa Terapeutikoa Geriatrian” blokea. (4 edizio). SACYLen eta CPFCYLren pazienteen ikasgelako bideoak.

Rafael Velasco Velasco

  • Diplomatua Sevillako Unibertsitatean, Lehen Mailako Arretako fisioterapeuta, 1998tik, Gaztela‑Mantxako Osasun Zerbitzuko Talavera de la Reinan (Toledo); UCLMko Fisioterapia eta Erizaintza Fakultateko irakaslea, 2016tik; SNSko Prestakuntza Batzordeko ebaluatzailea Gaztela‑Mantxan; prestakuntza okupazionaleko irakaslea, eta Komunikazioko eta Politika Zientzietako zale amorratua.
  • Moderatzailearen aurkezpen gisa: Rafa (eta ez Rafael, formalismorik ez dugu nahi eta), fisioterapeuta, lanbide‑bizi guztia Lehen Mailako Arretan, terapeuta okupazionala, politologoa eta kazetaria. UCLMko irakaslea ‘Comunitaria, Ética, Legislación y Administración Sanitaria’ irakasgaian. Bere herrian esaten dutenez, Andaluzian: «Alumno de tó y maestro de ná». Nerabe baten aita (horrek ez du punturik ematen, baina CVa birpasatzen ari gara, puntuak eman beharko lituzkeelako), LGTB aktibista eta bizitzako plazeren zale amorratua: barre egin, partekatu, jan, bidaiatu eta beste hainbatena.

Isabel Raposo

  • Fisioterapiako graduduna. Pontevedrako Unibertsitatea. Fisioterapia Fakultatea
  • Unibertsitate‑masterra Osasun Asistentzia eta Ikerketan, Coruñako Unibertsitatean
  • Unibertsitate‑eskolako irakasle titularra, Fisioterapia Fakultateko Fisioterapia, Medikuntza eta Zientzia Biomedikoen Saila
  • ‘Estancias Clínicas I’ Fisioterapiako Graduan. Edukia: ariketa terapeutikoa heldu nagusian. Coruñako Torrente Ballester nagusien egoitza, 96‑97 ikasturtetik 2015‑2016 ikasturtera. 16‑17 ikasturtetik gaur egun arte, A Coruñako Real Institución Benéfico‑Social Padre Rubinos‑en.

Clara Bergé Ortínez

  • Fisioterapeuta
  • Masterra Jarduera Fisikorako eta Kirolerako Berregokitzapenean. Doktoregaia Osasun Zientzietan
  • #PlanBe Fisioterapia osasunaren eta fisioterapiaren zabalkunde digitalerako proiektuaren sortzailea.

Programa

Profesio Sanitarioen Etengabeko Prestakuntzako Euskal Kontseilua egiaztatutako jarduera 0271/22 – 1,8 kredituak

Larunbata, hilak 7

9:00
Dokumentazioa ematea

9:30
Jardunaldien aurkezpena

LEHENENGO MAHAIA.
BALIABIDEEN KUDEAKETA ETA ERRENTAGARRITASUN HOBEA LORTZEKO TALDE‑LANA

10:00 – 10:40
LEHEN MAILAKO ARRETA ETA OSASUN KOMUNITARIOKO ESPARRU ESTRATEGIKOA. HELBURUAK, GARAPENA, FISIOTERAPIAREN EGOERA
Montserrat Inglés Novell

10:40 – 11:20
FISIOTERAPEUTAREN ZEREGINA LEHEN MAILAKO ARRETAKO TALDEAREN BARRUAN
Carmen Secades, Maribel Priede eta Elene Benito

11:20 – 12:00
LEHEN MAILAKO ARRETAKO FISIOTERAPIAKO ESKU-HARTZEEN KOSTUA/ERAGINKORTASUNA ERLAZIOA

Guillermo Bilbao

12:00 – 12:30
COFFE-BREAK/POSTER KOMUNIKAZIOEN DEFENTSA

12:30 – 13:10
FISIOTERAPIA SUSTATZEA LEHEN MAILAKO ARRETAN. HOBEKUNTZARAKO BERMEA
Verónica Casado

13:10 – 13:50
LEHEN MAILAKO ARRETAKO FISIOTERAPIAREN BIDEA ERAIKITZEN EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN (JAIOTZA ETA GAUR EGUNERA ARTEKO GARAPENA)
Ana Celia Ramos Mateo

13:50 – 14:30
EZTABAIDA-MAHAIA

BIGARREN MAHAIA.
ESKU-HARTZE KLINIKOKO PROGRAMAK ETA GIZARTE‑JARDUERAK FISIOTERAPIATIK

16:00 – 16:40
DERIBAZIO-ZIRKUITUAK, PRAKTIKA KLINIKOKO GIDAK/PROTOKOLOAK
Lola Luengo

16:40 – 17:20
ZER EKARPEN EGITEN DIO GIZARTE-DETERMINATZAILEEN ETA OSASUN KOMUNITARIOAREN ESPARRUAK LEHEN MAILAKO ARRETAKO FISIOTERAPIARI?
Unai Martin Roncero eta Marta Jiménez Carrillo

17:20 – 18:00
MIN KRONIKOARI MODU AKTIBOAN AURRE EGITEA
Federico Montero

18:00 – 18:30
COFFE-BREAK

18:30 – 19:10
OSASUN-HEZIKETA IKASLEEN ARTEAN, FISIOTERAPEUTAREN IKUSPEGITIK. EX-HEALTH PROIEKTUA

Luis Espejo Antúnez

19:10 – 19:50
EZTABAIDA-MAHAIA

Igandea, hilak 8

TAILER PRAKTIKOAK:
BERRIKUNTZA ZUHURRA DA:
FUNTZIONATZEN DUTEN PROPOSAMEN PRAKTIKOAK

1. GELA
9:00 – 10:30
MIN KRONIKOARI MODU AKTIBOAN AURRE EGITEKO TAILERRA
Federico Montero

2. GELA
9:00 – 10:30
SENDAGARRIAK DIREN HITZAK. KOMUNIKAZIOAREN GARRANTZIA LEHEN MAILAKO ARRETAKO FISIOTERAPIAN
Paula Areso

1. GELA
10:30 – 12:00
ADINEKO AHULEN ERORIKOAK PREBENITZEKO TAILERRA: «ARTROSIA DIAGNOSTIKATU DIDATELAKO NATOR» ESAPIDETIK, «INOIZ EZ NAIZ SENTITU HAIN ONDO ARIKETA FISIKOA (TERAPEUTIKOA) EGITEN» ESAPIDERA
José Ramón Saiz

2. GELA
10:30 – 12:00
PARKE BIOOSASUNGARRIAK
Rafael Velasco

12:00 – 12:30
COFFE – BREAK

1. GELA
12:30 – 14:00
ZAHARTZE AKTIBOA
Isabel Raposo

2. GELA
12:30 – 14:00
LEHEN MAILAKO ARRETAN NAGUSIENAK DIREN PATOLOGIETAN ARIKETA TERAPEUTIKOA EGITEKO PROGRAMAK. ALIANTZARAKO ETA ATXIKIMENDU TERAPEUTIKORAKO ESTRATEGIAK
Clara Bergé

14:00 – 14:30
SARI BANAKETA ETA JARDUNALDIA AMAITZEA

AURRE-JARDUNALDIA, ETORRIKO AL ZARA GUREKIN???
“Onena etortzeke dago”

MALETAK PRESTATU

LEHEN MAILAKO ARRETAKO FISIOTERAPIARI BURUZKO III. JARDUNALDI NAZIONALEN AURKEZPENA

Otsailak 5 – Online
MALETAK DITUT

ONTZIRATZEA

“ESPERIENTZIAK GEHITZEN, INGURUA EZAGUTZEKO”

Martxoak 19 – Vitoria – Gasteiz
TXARTELA EROSTEA

HEGAZKINEAN

”SAREAK SORTZEN ETA JENDEA EZAGUTZEN: AUKERAK ZABALTZEN”

Apirilak 2 – Donostia
SEGURTASUN UHALA LOTU

Izena eman

AURRE-JARDUNALDIA MARTXOAK 19

Vitoria – Gasteiz – Santiago Ospitaleko ekitaldi-aretoa

Doakoa

AURRE-JARDUNALDIA APIRILAK 2

Donostia – Deustuko Unibertsitatea
(50. gela)

Doakoa

JARDUNALDIA MAIATZAK 7 ETA 8

Bilbo

EDUKIERA OSOA

Zein da lehen mailako arretako fisioterapeuta baten lana?

Ezagutzen ez dena, ez da haren falta igartzen.

Sin categoría

La Atención Primaria es cosa de todos

Muchos de nosotros nos hemos formado en una fisioterapia que se enfocaba en la rehabilitación…
Sin categoría

La Fisioterapia en AP resuelve el 85% de afecciones músculo esqueléticas

Montserrat Inglés, presidenta del subgrupo de AP y Salud Comunitaria de AEF, analiza la labor…
Sin categoría

Rehabilitación 2030

ORGANIZACIÓN MUNDIAL DE LA SALUD (OMS) A nivel global, una de cada tres personas vive…

Non lurreratzen da?

Vitoria – Gasteiz

Martxoak 19

Santiago Ospitaleko ekitaldi-aretoa

Nola iritsi

Donostia

Apirilak 2

Deustuko Unibertsitatea

Nola iritsi

Bilbo

Maiatzak 7 eta 9

Bizkaia Aretoa. Euskal Herriko Unibertsitatearen areto nagusia

Nola iritsi

Antolatzailea

Zientzia Batzordea